Ezkutukoak agertu
2012-01-22ko saioa. Entzun hemen

Ezkutuan bizi denak azala ahazten du. Ezkutaturik egon ondoren azaleratzen denak ere azala ahazten du. Azala ahaztea, burutik ezabatzea, litzateke, benetakoaren bila dabilenaren lorpenik handiena.
Nor dugun guarda (II): Jon Benito
2011-01-15eko saioa. Entzun hemen

(informatikak eragindako arazoak gaindituta, Celosamente gordea badator berriz. 2012ko lehenengo emanaldian, “Nor dugun guarda” ataleko bigarren gonbidatua: Jon Benito. Gozatu)
Mutil meharra biluztean, haur izua ikusten da. Haur izuaren azpian animalia lokartua gotortu da. Animalia lokartuaren baitan buru bihoztua dago.Buru bihoztuan inork aurkitu ez duen irla bat.
Irla hartan gehiegi biluztu behar ez duen mutila bizi da.
Ez da lehena, bere aurretikoa da dena, historia hau matriuskaren barruan gordetako beste historia batekin hasten da.
Matriuskaren barruan bilatuko dugu, nor dugun guarda; gaurkoan, Jon Benito, celosamente gordean.
Kartografiak
2011-12-18ko saioa. Entzun hemen

Subjective cartography. Leonard Daniels, 2008.
Mapa: lurralde zati jakin baten errepresentazio grafiko eta metrikoa. Kaosa ordenatzeko erabiltzen duguna. Bide zuzenena, bide egokiena aukeratzeko, mugak ezartzeko eta ezezaguna ezagun bihurtzeko giza talde guztiek betidanik baliatu izan dutena. Galduta sentitzen garenetan eskuetan hartu eta non gauden jakitearen itxurak egiteko ere erabili dezakeguna. Mapa.
Urpekoak
2011-12-11ko saioa. Entzun hemen

Jason de Caires Taylor
Urpera sartzen naizenean aldatu egiten naiz. Ez, urpera sartzen naizenean aldatu egiten da mundua.
Negroak gara
2011-11-04ko saioa. Entzun hemen

Negroa gorrotatzen hasten naiz, harik eta negroa naizela konturatzen naizen arte. Gatazkatik alde egiteko bi soluzio daude. Edo eskatzen diet besteei nire larruaz ez ohartzeko, edo ohar daitezela eta ondo gainera.
Frantz Fanon (via @hasier)
Amildegia
2011-11-27ko saioa. Entzun hemen

Doug Glovaski. Precipice 1
Aukeratu gabe hautatu nahi izatea, amildegi baten aurrean isilik geratzea bezala da, haizeak nondik joko, nondik eroriko lehen harria.
Nor dugun guarda (I): Hibai Iztueta
2011-11-21ean emandako saioa. Entzun hemen
I)
Celosamente gordetakoak dakartzagu hemen. Guk gordeta ditugunak dakartzagu azalera.
Baina batzuetan, ondo datorkigu jakitea nor dugun guarda. Nork gordetzen gaituen gu, nork begiratzen gaituen gu. Ispilu bat aurrean jartzea kanpora begiratzeko aitzakia izan daiteke. Nork zaintzen gaituen gu, nork guardatzen gaituen.
Nor dugun guarda.
II)
Hibai Iztueta bada gure guarda. Eta izan daiteke beste gauza askoren guarda ere. Adibidez, izan daiteke Londresen Thamesiaren guarda, edo Herrialde katalanetan Juan Peruchoren guarda, edo bizi-bizi badabil, interesatzen zaion norbaiten gonapera sartu eta bere galtzariaren guarda. Baina, batez ere, gu zaintzen gaitu: gure guarda da.
Hona hemen, berak gu zaintzeko daukan modua.
Funanbulista
2011-11-06ko saioa. Entzun hemen

La persévérance. Gilbert Garcin
Puntu beltz bat da han goian ikusten duguna. Espazio hutsa erdibitzen duen marra luzean zehar labaintzen den puntu beltz bat. Funanbulista bat izan zitekeen hiriko zerua alderik alde zeharkatzeko ahaleginean baina guk puntu beltz bat ikusten jarraitzen dugu, hiriaren aho sabaian ageri den puntu bat.
Herdoildutakoak
2011-10-30ean emandako saioa. Entzun hemen
![]()
Antoni Tapies. Porta Marró (1972)
Nola pentsa dezakezu herdoila tristetu egiten dela? Zure begiak dira tristetu direnak, herdoilari begira.
Anonimo asked: Aupa bikote: Lehenik eta behin, zorionak ta mila esker "Celosamente gordea" egiteagatik. Eguzki irratitik entzuten dizuet ta zuen irratsaioa interesgarria ta berezia iruditzen zait oso. Segi horrela! Gero, zuen saioak nola jeits daitezken galdetu nahi dizuet, ezin dut aukerarik aurkitu ta. Venga, aio!
Saioak jaisteko modua blogean bertan kontatu dugu:
http://celosamentegordea.tumblr.com/post/12155205809/celosamente-gordetakoak-zureganatzeko
Mila esker, eta segi holaxe!!