Febbraio 2012
3 post
Atzo da beti
2012-02-19ko saioa. Entzun hemen
Fernando Pessoa
Atzo da beti: ez dago aurrera begiratzerik. Dakigun guztia atzo da, joandakoa daukagu iltzatuta burmuinetan. Gaur esku artean dugun guztia atzo da. Iraganean eraikitako dorre txikiak zapaltzen ditugu oinez goazela. Atzo delako beti.
I)
Atzo da beti: ez dago aurrera begiratzerik. Dakigun guztia atzo da, joandakoa daukagu iltzatuta burmuinetan....
Ezer gehitzeko laburregi
2012-02-12ko saioa. Entzun hemen
Harriaren atean jo dut. — Neu naiz, utzi sartzen. — Ez dut aterik —dio harriak.
Wislawa Szinborska
I)
Wislawa Szinborskak gauza asko egin zituen:
Ferrokarriletan egin zuen lan batxilergoa bukatu ondoren.
Poloniar hizkuntza eta literatura batetik eta Soziologia bestetik ikasten hasi zen unibertsitatean, baina ezin izan zituen ikasketak bukatu arrazoi...
Hotza
2012-02-06ko saioa. Entzun hemen
(“black and white” blogetik)
Hotza da negua hemen. Zelaietako mantu zuria izotza ala elurra den egin dugu zalantza, kea ala arnasa den tximinietatik zerurantz luzatzen den hari hori, barruan ala kanpoan egiten duen hotzago. Laku izoztuaren erdian egindako zulo baten arrastoa da orban hau gure bularretan.
I)
Hotza zer den
Katilu bat hausten...
Gennaio 2012
3 post
Negukoak
2012-01-29ko saioa. Entzun hemen
Wassily Kandinsky. Neguko paisaia, 1909
Eztabaida antzuetan sartu gaitezke; edo hobeto esanda, eztabaida antzuetan sartu beharra daukagu (zer ginateke, bada, bestela, eztabaida antzurik gabe). Adibidez, negua nahita datorren gugana, ala norbaitek edo zerbaitek agintzen dion neguari gugana etortzeko. Behartuta iristen den urtero negua gugana, ala gogoz, mendeen...
Ezkutukoak agertu
2012-01-22ko saioa. Entzun hemen
Ezkutuan bizi denak azala ahazten du. Ezkutaturik egon ondoren azaleratzen denak ere azala ahazten du. Azala ahaztea, burutik ezabatzea, litzateke, benetakoaren bila dabilenaren lorpenik handiena.
I) Ezkutukoa azalera dakarrenak, egia erakusten du: benetan zer den adierazten du, azalaren azpikoari ematen dio argia. Ezkutukoa azaleratu gabe, azalpean zer dagoen...
Nor dugun guarda (II): Jon Benito
2011-01-15eko saioa. Entzun hemen
(informatikak eragindako arazoak gaindituta, Celosamente gordea badator berriz. 2012ko lehenengo emanaldian, “Nor dugun guarda” ataleko bigarren gonbidatua: Jon Benito. Gozatu)
Mutil meharra biluztean, haur izua ikusten da. Haur izuaren azpian animalia lokartua gotortu da. Animalia lokartuaren baitan buru bihoztua dago.Buru bihoztuan inork aurkitu ez...
Dicembre 2011
3 post
Kartografiak
2011-12-18ko saioa. Entzun hemen
Subjective cartography. Leonard Daniels, 2008.
Mapa: lurralde zati jakin baten errepresentazio grafiko eta metrikoa. Kaosa ordenatzeko erabiltzen duguna. Bide zuzenena, bide egokiena aukeratzeko, mugak ezartzeko eta ezezaguna ezagun bihurtzeko giza talde guztiek betidanik baliatu izan dutena. Galduta sentitzen garenetan eskuetan hartu eta non gauden jakitearen...
Urpekoak
2011-12-11ko saioa. Entzun hemen
Jason de Caires Taylor
Urpera sartzen naizenean aldatu egiten naiz. Ez, urpera sartzen naizenean aldatu egiten da mundua.
I)
Sartu naiz uretan. Eragin diet hanka eta besoei ez hondoratzeko. Hartu dut arnasa sakon bi edo hiru aldiz. Min eman dit eztarrian behera doan aire poltsak. Begiratu dut zeru lainotua nola ari den mugitzen eskuinetara, nola ari den...
Negroak gara
2011-11-04ko saioa. Entzun hemen
Negroa gorrotatzen hasten naiz, harik eta negroa naizela konturatzen naizen arte. Gatazkatik alde egiteko bi soluzio daude. Edo eskatzen diet besteei nire larruaz ez ohartzeko, edo ohar daitezela eta ondo gainera.
Frantz Fanon (via @hasier)
I)
Edo eskatzen diet besteei nitaz ahazteko, edo bestela eskatzen diet ni gogora nazatela, eta ondo gainera. Zure bila...
Novembre 2011
4 post
Amildegia
2011-11-27ko saioa. Entzun hemen
Doug Glovaski. Precipice 1
Aukeratu gabe hautatu nahi izatea, amildegi baten aurrean isilik geratzea bezala da, haizeak nondik joko, nondik eroriko lehen harria.
I)
Sergi Pámiesen TXANGOA ipuin laburrak oso gauza arrunta kontatzen du: badago bizitzan goitik behera aldatzen garen une bat, nolabait ume izatetik heldu izaterako jauzia emanarazten diguna. Umeak...
Nor dugun guarda (I): Hibai Iztueta
2011-11-21ean emandako saioa. Entzun hemen
I)
Celosamente gordetakoak dakartzagu hemen. Guk gordeta ditugunak dakartzagu azalera.
Baina batzuetan, ondo datorkigu jakitea nor dugun guarda. Nork gordetzen gaituen gu, nork begiratzen gaituen gu. Ispilu bat aurrean jartzea kanpora begiratzeko aitzakia izan daiteke. Nork zaintzen gaituen gu, nork guardatzen gaituen.
Nor dugun guarda.
II)
Hibai...
Funanbulista
2011-11-06ko saioa. Entzun hemen
La persévérance. Gilbert Garcin
Puntu beltz bat da han goian ikusten duguna. Espazio hutsa erdibitzen duen marra luzean zehar labaintzen den puntu beltz bat. Funanbulista bat izan zitekeen hiriko zerua alderik alde zeharkatzeko ahaleginean baina guk puntu beltz bat ikusten jarraitzen dugu, hiriaren aho sabaian ageri den puntu bat.
I)
Gaiztakeriaren bat egin...
Herdoildutakoak
2011-10-30ean emandako saioa. Entzun hemen
Antoni Tapies. Porta Marró (1972)
Nola pentsa dezakezu herdoila tristetu egiten dela? Zure begiak dira tristetu direnak, herdoilari begira.
I)
Sukaldean olioa irakiten daukan gaztelua da gurea. Maiz zeharkaezina, sarri desertua. Herdoilak jandako burdinezko ateen bestaldean mundua irudikatzen dugu, maiz desertua, sarri bukaezina. Minberak dira...
Ottobre 2011
6 post
Anonimo ha chiesto: Aupa bikote: Lehenik eta behin, zorionak ta mila esker "Celosamente gordea" egiteagatik. Eguzki irratitik entzuten dizuet ta zuen irratsaioa interesgarria ta berezia iruditzen zait oso. Segi horrela! Gero, zuen saioak nola jeits daitezken galdetu nahi dizuet, ezin dut aukerarik aurkitu ta. Venga, aio!
Celosamente gordetakoak zureganatzeko
Celosamente gordeta gauden arren, ez dugu guk egiten duguna celosamente gorde nahi beti…
Gure asteroko saioa entzuteko bi modu dituzu: Hala Bedi irratiaren sintonian, igandero, 22:00etatik 23:00etara (errepikapena astelehenero, 23:00etatik 24:00etara), edo bestela, astero webgune honetan jartzen dugun podcast helbidearen bidez.
Saioa entzuteaz gain, gorde egin nahi baduzu, jaitsi, jario...
Irabazleak eta galtzaileak
2011-10-23ko saioa. Entzun hemen
Irabazleari ahaztu egin zaio zergatik irabazi duen. Galtzaileak, oraindik loa galtzen du, zergatik galdu zuen burutik kendu ezin duelako.
“Zenbat denbora galdu behar du irabazi nahi duenak, baldin eta irabazi nahi duen hori galdu duena baino gehiago izatea amesten badu esperoan?”
I)
Irabazle edo galtzaile ezizenez ezagutzen dituzte denak hemen. Ez dira oso...
Zarata
2011-10-16an emandako saioa. Entzun hemen
HIRU DIMENTSIOTARA ISILTASUNA
Isiltasun zabalena
isiltasun luzeena
isiltasun sakonena
deiadar egin ostean
erantzunaren zain
geratzen denaren
barruan dago
igor estankona
I)
Gauza bakoitzak du zarata bat. Gauza bakoitzak du bere zarata. Gauza bakoitza zarata partikular batek inguratzen du. Uki daitekeen zarata bat da, ikus...
Hartutakoak eta emandakoak
2011-10-09an emandako saioa. Entzun hemen
Constantin Brancusi, “Musua”. 1912
Bada zerbait eman dizudana, baina ez dakit noraino den, eman dizudan hori, beste bati hartutakoa.
I)
Norbanakoen artean erlazioak daude, eskuz eraikitako zubiak, esan dezagun. Erlazio horiek eraikitzerako orduan norbanako batek zerbait jartzen du, zerbait ematen du. Besteak zerbait jartzen du,...
Fosbury
Aldapa beheraino jaitsi ondoren, jauzi egiteko unea iritsi da. Jauzi bat, astero, hemendik aurrera: Hala Bedi irratian, igandero, Celosamente gordea entzun ahal izango duzue, 22:00etatik 23:00etara. Eta bestela, nahi duzuen ordu eta lekuan, baita podcast-ean ere. Lehenengo harria: Fosbury.
2011-10-02an emandako saioa. Entzun hemen
“Salto egitera goazenean atzerantz begiratzen badugu, geure...
Giugno 2011
5 post
Maldan behera, udan, Valparaison
Iaz Chesil Beach-en egon baginen, aurten Valparaison. Harririk ez eskuan hartzeko, baina maldak bai igo eta jaisteko.
Orain arteko maldan behera jeisteak gogoratu nahi badituzu, egin klik hemen.
Irailera arte, Celosamente gordea.
Animaliak
2011-06-26ko saioa. Entzun hemen
“Baina leuntasun soziala, inozentzia urrumatia, erpe atertziopelatuaren biguntasuna albora daitezke bat batean, eta katu sinuosoa hotz hotzean aienatu daiteke teilatu eta tximinietako mundu batera non giza elementu urrunduari ez baitzaio jaramonik egiten. Edo jaiotzetiko basa-izpiritua, zeinak lagundu zion joandako egunetan bizirik irauten, alda daiteke itxura...
Zu zara orain txoria
2011-06-19ko saioa. Entzun hemen
Esaten badizut “zu zara orain txoria”, esaten ari natzaizu Mikel Etxaburuk zu zarela orain txoria esaten dizula. Esaten ari natzaizu Mikel Etxabururen hitzak hartzen ari naizela maileguan, eta zuri ematen dizkizudala opari. Nik esaten dizut zu zarela orain txoria, eta Mikel Etxaburuk ere bai.
Ez naiz beste munduko ezer esaten ari, eta mundu honetako zerbait...
Ekaitzaren osteko barealdia
2011-06-12an emandako saioa. Entzun hemen
Marmol gainean erretako ur apur bat, besterik ez. Ezpainak gatzez perlaturik ditugula begiratzen diogu elkarri, eta mingainez laztantzen ditugu elkarren zauriak, maitasunez, egiazko dedikazioz. Barealdia luze doala iruditzen zaizu? Ez da astakeria hori pentsatzea: betiko ikara ikusgaitz bera dute etxeko landareek, betiko hotsak sartzen dira...
Lorca eta New York
2011-06-05ean emandako saioa. Entzun hemen
Lorca Manhattanera paseatzen ari da, une honetan, demagun. Norbaitek, beste espaloietik, oihuz berari “Federico!” esan dio. Lorcari ez zaio burutik pasa ere egin bera izan daitekeela Federico hori, berari ari zaizkiola hizketan. Izan ere, hainbeste jende bizi da New York-en, hainbeste Federico daude, eta zergatik ez, aukera gehiago dago...
Maggio 2011
4 post
Eguzkitan etzanda
2011-05-22an emandako saioa. Entzun hemen
Eguzkipean harriak xehatzen dabilenari, munduak ez dio gehiegi pisatzen. Harrien astuntasunagatik ez balitz, ez luke gora begiratzeko tentaziorik izango. Eguzkipean harriak zehatzen diharduenak, zulo bat egin nahiko luke lurrean, barrurantz. Bestalderaino ailegatu eta burua lur artetik ateratzearekin batera, ni izan naiz esan nahiko luke. Bizitza...
Celosamente gordea: zuzeneko emanaldia datorren...
Datorren asteartean (maiatzak 24), arratsaldeko 20:00etan, zuzenean eskainiko dugu Celosamente Gordea honen irratsaio bat, Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean, Arabako Foru Aldundiak antolatzen duen “Hitza Kultur Etxean” egitasmoaren barruan.
Hitzak, irudiak, musika. Gonbidatuta zaudete.
Harri bat postontzirako
2011-05-15ean emandako saioa. Entzun hemen
…marea bizien garaian, olatuek gure aurpegiak bustitzeraino egiten dute itsasertzean gora, itsasoa barruraino sartu izan balitzaigu bezala da. Ezpainak zartatzen zaizkigu eta batzutan min ematen digute; ezpainek, olatuek. Itsasoak bizirik gaudela erakutsi nahi digu.
Beherakoan, itsasoak ordu arte estalita zituen oskol, altxor, hezur, harri eta...
Ateak ireki dira
2011-05-08ko saioa. Entzun hemen
herri bat irabazteko dugula pentsatzera iritsi gaitezke
herri batek irabazi gaituela izan daiteke geure hausnarketa
atarian oinak jartzen ditugunean
atarian oinak jartzen dizkigutenean
baina horren guztiaren gainetik dago poza
eta begi tristeak kalean paseatzeko gogo handi bat
eta pauso bakoitzean oinazpiko harria hauts bihurtzen duen sentimendu zahar hori
ateak...
Aprile 2011
3 post
Ukitu nahi ditugun gauzak
2011-04-17ko saioa. Entzun hemen
Forma gorriak. Rafael Ruiz Balerdi, 1972
Zer da bada gorputz bat, asmakizun bizipen ekintza arrakala zerrenda bat baino. Azalpean daude olatuak, eta nahinora joaten dira, kontrolagaitzak diren indarrek mugitzen dituzte. Memoria du haragiak, oroitu egiten da ukitu dutenen azalarekin. Hautsik ez, harririk ez, harea bihurtutako eskurik ez: hesteetatik...
Gauaren zerua
2011-04-10eko saioa. Entzun hemen
Henri Cartier-Bresson, 1968ko ekaina, Brie, Frantzia
Gauak hartu du zerua. Ilun da bakar, kanpoan egur mendia. Hotz du lainoak begitartea. Haize baretan esku izoztu bat hurbiltzen, zahar, ximur, baldar azkeneko. Lau hankan datorren zalditeria bere mantu beltzez estaliz gure arteko azken minutuak. Hurbil du marra, itzulera, begien enbor eraztunetan. Gauak ...
Kosmosa
2011-04-03ko saioa. Entzun hemen
Kosmosean egotea, ezer gertatzen ez zaion jendearekin egotea, bazkaltzea, barre egitea… izan daiteke. Mekanika huts baten mende lerratzea, ohituren bidezidor argiztatuetan pasiatzea. Norbere munduaren kondena, ordena, aurreikusten dugun hori gertatuko dena. Baina gauzak aldatu egiten dira euria hasten duenean. Gauzek ordena galtzen dute euria hasten duenean:...
Marzo 2011
4 post
Dardaren interpretazioa
2011-03-27ko saioa. Entzun hemen
Esan gabe gelditzen zaigun esaldi bakoitzeko kolpe txiki bat errepikatzen da gure barrunbetan. Kolpe txikien baturak dakartza gero lurrikarak atzetik. Egunak daramatzagu horrela, dardaren interpretazioa osatu ezinik.
I)
Loak bere altzoan hartua ninduen
Ohean sartu zarenerako.
Baina horrenbestekoa da ekarri duzun dardara
Elkarren kontra jarri eta biok...
Emakumea leihotik begira
2011-03-20an emandako saioa. Entzun hemen
Western motel. Edward Hopper (1957)
Barruko emakumea da bizirik dagoen gauza bakarra, gauzak bizirik egotea posible baldin bada.
I)
Emakume bat leihotik begira. Kanpoan dagoenari begira edo kanpoan egon daitekeenari begira. Kanpoan egotea posible denari begira, kanpoan dauden balizko gauza berriei begira, kanpoan dauden deskubritu gabeko bazterrei...
Inauteri eternala
2011-03-13an emandako saioa. Entzun hemen
Corrine with African mask. Bre Wucinich-en argazkia, Man Rayren “Kiki with African mask” lanean oinarritua
Ikusiko da gero fruiturik ematen dugun ala ez. Behien begietatik inausiriko irudiek osatzen dute gure karnabala. Irudiek ematen diote zentzua inausiriko gure bizitzei.
I)
NEGU GORRIA EZ DA ORAINDIK BUKATU UDABERRIA HURBIL DELA ...
AZTNUGAL
2011-03-06an emandako programa. Entzun hemen
Egunen batean mundua leunagoa eginen da gure inguruan
Eta nahinorantza abiatuko gara
Nahieran
Joseba Sarrionandia
I)
Mario Benedettiren Pedro eta Kapitaina antzerki laburrean ez da AZTNUGAL hitza azaltzen. Baina hala ere, Gabriel edo Fernando edo Magdalena edo Fermin azaltzen dira behin eta berriz. Torturatzaileak Pedrori esan ditzan...
Febbraio 2011
6 post
Mugak
2011-02-27an emandako programa. Entzun hemen
O.C. siglak eta 36 urte. Ceutara Saharapetik etorritako gizon bat bere herrira bueltan joaten saiatu da, lehenengo aldiz. Gonak dardarka dituen Europa anderea utzi nahi zuen atzean, itxuraz.
Muga bat zeharkatu duena ez da pertsona mugatua. Muga bat ez da beste muga batzuk jartzeko zeharkatzen. Itsasoan muga bat arkatzarekin marraztea da jarri...
Anonimo ha chiesto: eta ajola al du?
Joxe Azurmendi. Manifestu atzeratua eta beste
2010-02-20an emandako programa. Entzun osorik hemen
(Xabier Egañak Hitz Berdeak libururako egindako irudia)
Baldin gure herriak ikasten ez badu Gernikako arbola haritz normal bat zela eta euskal herria edozein herri bat. Ta gure langileek ikasten ez badute gizon direla eta ez kasta sakraturik ezta madarikaturik ere, ta euskal nekazariak enteratzen ez badira aspaldian hil zela Virgilio ta gure...
Lurrari buruzko galderak medikuarentzat
2011-02-13an emandako programa. Entzun hemen
En la cuerda floja, Pedro Meyer
Eri dagoenak medikuari galdetzen dio zergatik dagoen eri. Ontzia itsaso barrura doala ikusten duen marinelak aingurari esku hutsez bezala, heltzen dio gaixoak analisiari. Ziurtasun-dosi fin bat hartzen du, eta emeki zabaltzen zaio zainetan.
I)
Eri dagoenak medikuari galdetzen dio zergatik dagoen eri. Ontzia itsaso...
Autopsiarako frogak
2011-02-06an emandako programa. Entzun hemen
Aste guztian ordeztu gabe eduki du eraztuna eskolako umeak. Agotaren belarria, juduaren izar horia, izurriteak kutsaturiko izugarria da euskalduna eskolan, marka hori, bestek jakin beharrekoa nor, bazterketarako identifikazioa, nortasun kriminal bat. Anormaltasunaren kontzientzia sortzen dio eraztun horrek. Etxeko hizkuntzak zigorra besterik ez...
Sentimendu binarioak
2011-01-30ean emandako programa. Entzun hemen
(Helen Levitt-en argazkia)
Bitasunean oinarritu nahi duten existentzia da gurea. Bitan banaturik ateratzen gara kalera, orain alde bat erakusteko eta gero bestea. Ez baita komeni pertsona osoa izatea, osotasunean erakustea gure izatea. Zatiketa baten emaitza gara eta konturatu gabe, elkartzera kondenatzen gaituzte.
I)
Zer den zilegia eta zer ez...
Gennaio 2011
3 post
Atzera utziak
2011-01-23an emandako programa. Entzun hemen klik eginda
Ahate basatiak iristen direnean zarata ahul bat entzuten da lehenbizi, norbaitek zeruan oihal umel bat astindu izan balu bezala. Berehala entzuten dira karrankak eta basoaren bukaeran azaltzen dira, hasieran errenkadan, ondoren V bat eginez.
(Ricardo Pigliaren egunerokotik. El País, Babelia, 2011-01-16)
I)
Q eleberria Luther...
Kiromantzidxa
2011-01-16an emandako programa. Egin klik hemen osorik entzuteko
Normalean, ezkerreko eskua aurrean noala joaten naiz kalean. Bost hatzak zabalik izaten ditut, eta haizea iragazten da esku-mintzen artetik. Eskua zabalik dudala ukitzen ditut hormak, adreiluak. Esku irekiaren azalean itsasten zaizkit zuhaitz zaharren azal ustelduak. Ezkerreko eskuarekin ikusten dut.
I)
Bi esku ditut: ezkerra...
Su-etena
2010-12-19an emandako programa. Entzun hemen
Lainoa izan zen behin, eta gero leihoak,
arbola batzu, eta errepideak.
Honela, kontsolabide apala,
hurrengo irteera arte itxarongo dugu lasai
edozein geltokitan.
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
I)
Umetan gerretara jolasten ginen eskolako lagunen artean. Ez genuen on eta gaiztorik bereizten. Taldeak egiteko bi pertsona aukeratzen genituen, altueraz...
Dicembre 2010
1 post
Atzokoz aurrera (erremixa)
2010-12-12an emandako programa. Entzun osorik hemen
Atzokoz aurrera goazenetik, aurrekoz atzora gatoz (testu eta kantu bilduma erremixatua)
Novembre 2010
5 post
Memoria
2010-11-28an emandako programa. Entzun hemen
Joxe Arregik esan zituen, torturatu eta gero, lau hitz: “Oso latza izan da”. Ondoren hil egin zen. Hitzek zertarako balio duten pentsaraztera garamatza horrek. Zein den benetan duten eraginkortasuna. Ahoan ebakitzen ditugun hitzek ba ote duten zerupera ateratzeko eskubiderik, lau hitz horiek entzun eta gero. Literaturarik egin litekeen, lau hitz...
Korrika egitea eta idaztea
2010-11-21ean emandako programa. Entzun hemen
Bizirik nago eta korrika noa. Zuhaitzak ikusten ditut sustraietatik ebatsirik bazterretan. Erori egiten dira banan-banan nire pasaeran. Bakar batzuek irautea lortzen dute, okerturik agian. Hitz egokiak aukeratu beharra dago, gero zapatilak jantzi eta abiatzeko.
I)
Korrika ari naiz. Korrika ikusten dut neure burua hemendik. Banoa eta banator....
Ilargia eta astronauta
2010-11-14an emandako programa. Entzun osorik hemen
Espazioan zehar doazen zaldizkoak, lauhazkan
oxigeno bonbonak eta nitrogeno likidoa zainetan, zabor-ubera bat utziz atzean
autobus barrutik zeinen bare ikusten den dena, zeinen hilda dagoen mundua
eta nolako bizi-usaina darion aldi berean, zein erraza den gauzak irudikatzea
I)
Autobusak uste baino denbora gutxiago egin du hiritik...
Bunkerra
(10-11-07an emandako programa. Entzun osorik hemen)
(Mikel Lizarralderen argazkia)
Bunkerrean gara. Lurra itsasotik, memoriak zabaldutako mapa baino ez da. Alferrik marraztuko dugu lerro zuzenik ailegatzeko. Ilun da eta lanbroak hartu ditu inguruotako urak. Korrontearen eskuetan gaude eta ez dakigu urruntzen ala hurbiltzen ari garen.
I)
Zapatak dira inportanteena, esaten du behin eta berriro...
Madril
2010-10-31n emandako programa. Entzun hemen klik eginda
Recoletosetik behera pasieran goazela, argi ikusten dugu: distantziak gizakiak dira. Oinez neurtzen dugu bizitza, begiez neurtzen ditugu espaloietako baldosen arteko marrak. Distantziak gizakiak dira. Pertsonak daude gu bion artean.
I)
Distantziak gizakiak dira.
Recoletosetik behera pasieran goazela, argi ikusten dugu: distantziak...