Gennaio 2011
3 post
Atzera utziak
2011-01-23an emandako programa. Entzun hemen klik eginda
Ahate basatiak iristen direnean zarata ahul bat entzuten da lehenbizi, norbaitek zeruan oihal umel bat astindu izan balu bezala. Berehala entzuten dira karrankak eta basoaren bukaeran azaltzen dira, hasieran errenkadan, ondoren V bat eginez.
(Ricardo Pigliaren egunerokotik. El País, Babelia, 2011-01-16)
I)
Q eleberria Luther...
Kiromantzidxa
2011-01-16an emandako programa. Egin klik hemen osorik entzuteko
Normalean, ezkerreko eskua aurrean noala joaten naiz kalean. Bost hatzak zabalik izaten ditut, eta haizea iragazten da esku-mintzen artetik. Eskua zabalik dudala ukitzen ditut hormak, adreiluak. Esku irekiaren azalean itsasten zaizkit zuhaitz zaharren azal ustelduak. Ezkerreko eskuarekin ikusten dut.
I)
Bi esku ditut: ezkerra...
Su-etena
2010-12-19an emandako programa. Entzun hemen
Lainoa izan zen behin, eta gero leihoak,
arbola batzu, eta errepideak.
Honela, kontsolabide apala,
hurrengo irteera arte itxarongo dugu lasai
edozein geltokitan.
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
I)
Umetan gerretara jolasten ginen eskolako lagunen artean. Ez genuen on eta gaiztorik bereizten. Taldeak egiteko bi pertsona aukeratzen genituen, altueraz...